2015(e)ko martxoaren 23(a), astelehena

Gu ere sukaldariak

Egun hauetan denok dastatzen ari gara oso errezeta goxoak. Baina janaria prestatzen ikastea da gehien gustatzen zaiguna. Ikasi dugu lentejak prestatzen, entsaladak egiten... Begira zein sukaldari onak garen!!!

Hemen Garazi prestatzen ari da bere "abuelita"-ren tarta. Ummmm.... zer goxoa!!!

Jennik prestatu digu paella bat. Zer fundamentua duen sukaldari honek!!!

Unaxek ensaladilla eta oilasko errea patatekin prestatu dizkigu.
 Zer sukaldari ona!!!

Aitorrek oso errezeta dibertigarriak bidali dizkigu. Ikusi, ikusi!!!


Xabierren errezeta ere oso goxoa dago!!!



Begira Aiur zer sukaldari  ona den!!!

Azken xedearen aurkezpena sarreran

2015(e)ko martxoaren 13(a), ostirala

"Bizko-Bizkotxo"

                                                                BIZKOTXOA


BIZKO-BIZKOTXO
GOXO-GOXOA
PRESTATZERA GOAZ
BIZKO-BIZKOTXO
BERO-BEROA
DENOK JATEKO(BERRIZ)

1,1,1 JOGUR BAT
2,2,2 AZUKRE!!
3,3,3 IRIN

DENA NAHASTU BEHAR

1,1,1 LEGAMI
2,2,2 OLIO
3,3,3 ARRAUTZ

DENA NAHASTU BEHAR(BERRIZ)

1,2,1,2,3,
TA JIRA TA BIRA(BERRIZ)
TA BIRA BIRA BIRA(BERRIZ)

ON EGIN!!!!


5 URTE

2015(e)ko martxoaren 10(a), asteartea

Gailetak egiten

Jakingo duzuenez, aurtengo gai kulturala "Munduko sukaldaritza" da. Janari goxoak jatea denoi gustatzen zaigu baina sukaldatzea ere oso dibertigarria da. Horregatik, egun batean gu ere sukaldariak bihurtuko ginela erabaki genuen eta gaur gailetak prestatu ditugu denon artean.


Oso goxoak zeuden. Ummmmmm!!!!
eta gainera oso dibertigarria izan da.